XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, nik nai nukean baiño maizago bai beintzat.

Eta ori, nik uste, arako teori-buruaz mutur-joka dabil.

Ez dakit nik.

- Teoriak gure animaren iduria du, ez du neurririk sarri askotan.

Baiñan gure gorputzak bai, neurria du, eta motxa gaiñera.

Eta biok ditugu guk alkarrekin, bata bestean sartua edo iregazia, oraingo ibillalldi ontan.

- Barkatu, apaiz jauna.

Zigarrotxo bat orain, atsegarri bezela?

- Ez, gaur ez dut erreko ba.

Ori ere, neurri bat dugu, borondatezkoa ordea.

Legeak, neurriak eta loturak dituan bezela, borondateak ere, esi eta naiko-espenak ditu.

- Nire borondateak, ateak zabal izaten ditu, geinbat.

Ez naiz zale izaten langa estuak ipintzeko, bitarte aundidunak baizik.

- Esaterako...

- Ba, esango dizut.

Ni, ezkongei naiz, eta uztarri ori artu bearrak alako narda erakarten dit biozpera.

- Eta, ez al duzu beiñere neskatxen batez maitetasun gorabeerarik izan?

Ba dira gizonezko batzuek, lotsor edo lotsatiagatik izanik, emakumeenganako narda edo destaiña-kerrua izaten dutenak.

Oraingo gutxiesmen ospatsu orren kutsua edo, dutenak.

- Ai, olakorik ez, Aita.

Emakumeak ezagutzen ez ditudalako ez da, eiki.

Larregi ere ezagutu ditut, agian.

Emakumearen gogoak ez du niretzat misterio ta zador geiegirik, uste dut.

- Orduan... franku ibillia zera, beraz?

Gai sakona artu dugu eta tamala litzake...

Zera, barkatu; ze ordu da orain? Ordu biak ez dira oraindio, iñolaz ere.

Ederki.

Jantzi egingo naiz beingoan eta... solas orri eutsiko diogu.

Nirekin bat al zatoz?

-Bai, jauna.

Etxolan berriro sartu eta izan ere, berealakoan agertu zan apaiza, bere oi-jantziz apaindua.

Manu-k ere beste ainbeste egin zuan.

Apaizak ez zuan, artean, asitako aririk naastu ez eten.

- Orra ba.

Esan nai nizun, emakumeen gogoa ezagutzeko, urte asko ta asko bear dirala entzuna naiz; eta zuk, ez duzu ainbeste urterik.

- Eldu gera ba, zerera.

Leentxoago ere agertu nai izan dizut, baiña ez dut egin eta, oraingoan bai.

Zera, iñoiz alkarrekin itz egin dugula, gaur baiño leen.

Orixe diotsut.

- Baaai? Ez naiz gogoratzen.